Gnome Mahjongg | ||
---|---|---|
<<< Previous |
Joko hasieran, fitxak bata bestearen gainean jarrita izango ditugu elkar estaltzen eta bost maila osatzen. Hobespenak koadroanzenbat eta maila zailagoa aukeratu, orduan eta fitxa gehiago egongo da joko hasieran estalita. Gnome Mahjongg-en xedea jokoan dauden fitxa guztiak mahaitik desagerraraztea da. Fitxak desagerrarazteko itxura bereko bikoteak aurkitu behar dituzu. Itxura bereko fitxak bat etor daitezen botoi-kopuru bera edo marka berdinak izan behar dituzte.
Adibidez, beheko irudiannabarmendutako fitxa bat daukagu. Horrekin bat etorriko denak ere sei botoi izan beharko ditu. Fitxa horietako bat beheko mailan, ezkerreko ertzean dago. Goiko mailan dagoen fitxarekin bat datorrenik aurkitu nahi baduzu, irudi berde eta gorri berdina duen beste fitxa bat aurkitu beharko duzu. Aurkitu al duzu? Goiko mailan dagoen fitxa horrekin bat datozen hiru fitxa daude begi-bistan. Bata nabarmendutako fitxaren eskuinerantz hirugarrena dagoena da. Hala ere, ezin duzu bikote hori desagerrarazi fitxa-pilaren kanpoaldean ez dagoelako. Aurrerago azalduko dut zehatzago zein fitxa desagerraraz daitezkeen eta zein ez nahiz eta elkarrekin bat etorri. Zeuri dagokizu orain gure fitxarekin bat datozen beste biak aurkitzea, begien bistan daude eta.
Gnome Mahongg-ekin jokatzeko, kurtsorea bat datozen bi fitxen gainean ipini eta klik egin, eta joko-mahaitik desagertu egingo dira. Fitxak bat ez badatoz, elkarrizketa-koadro hau agertuko zaizu.
Maila bakoitzean ezker-ezkerrean edo eskuin-eskuinean dauden fitxak bakarrik aukera daitezke. Izan ere, eskuin-eskuinean edo ezker-ezkerrean ez badaude ezingo baitituzu desagerrarazi. Fitxak maila desberdinetan egon arren elkarrekin desagerraraz daitezke ezker-ezkerrean edo eskuin-eskuinean baldin badaude.
Fitxa-bikote gehiago egin ezin badaiteke, elkarrizketa-koadro bat agertuko zaizu bikote gehiagorik ez dagoela ohartaraziz.
Tresna-barra mahaigainean zehar mugi daiteke. Tresna-barraren ezkerreko ertzean klik eginda mahaigainaren edozein lekutara mugitu ahal izango duzu. Gnome Mahjongg-en tresna-barra Leiho nagusiaren goian jarriz gero, ezker-eskuin zabalduko da, baina lehenespenez duen lekua, eta nire ustez egokiena, menu-barraren azpian dago.
Tresna-barrak botoi hauek ditu:
Botoi honek uneko ezarpenak dituen joko berria hasiko du.
Botoi honekin, uneko jokoa berriro hasiko duzu hasieratik bertatik eta fitxak nahastu gabe.
Botoi honek bat datozen bi fitxa proposatuko dizkizu desagerraraz ditzazun.
Botoi honek desagerrarazi dituzun fitxa-bikoteak agerraraziko ditu jokoaren hasierara iritsi arte.
Botoi honek Desegin botoiarekin desegin duzun mugimendua berregingo du. Desegiten hasi zaren egoerara itzulitakoan, "Ezin da gehiago berregin!" mezua agertuko zaizu Leiho nagusiaren ezkerrean, beheko izkinan.
Botoi honek jokoa pausarazten du. Jokoa pausarazitakoan, Leiho nagusiaren behealdean, eskuinean dagoen erlojua gelditu egingo da eta fitxen aurpegiak ezkutatu egingo dira.
Botoi honek fitxak ausaz nahasiko ditu. Ez du jokoa hasieratik hasten. Zauden puntuan jarraituko duzu, mugitutako fitxa berdinekin, baina geratzen direnak berrantolatuta.
Botoi honek Hobespenak elkarrizketa-koadroa bistaratuko du.
Tresna-barraren zati honek bikotea aurkitu gabe zenbat fitxa dauden adieraziko du.
Tresna-barraren zati honek zenbat bikote egin ditzakezun adieraziko du.
Leiho nagusiaren goialdean dagoen menu-barrak ondorengo menuak ditu:
Menu honen edukia:
->Joko berria (Ktrl-N) Elementu honek beste joko bat hasiko du aurrez definitutako hasiera-zenbaki batekin.
Joko berria hasiera-zenbakiarekin Elementu honek beste hasiera-zenbaki bat eskatuko dizun koadroa irekiko du.
Berriro hasi jokoa Elementu honek jokoa berriro hasiko du aurrez definitutako hasiera-zenbaki berarekin.
()
<<< Previous | Home | |
Gnome Mahjongg |